Berreterretxe’en Khantoria (Xuberoa)

Bereterretxe-ren khantoria (1434)

 

Haltzak eztü bihotzik,

ez gaztamberak ezürrik:

enian uste orraitzen ziela

aitunen semek gezürrik.

 

Andozeko ibarra,

ala ibar lüzia!

Hirutetan ebaki zaitan

armarik gabe bihotza.

 

Bereteretchek leihoti

jaon kuntiari goraintzi;

ehün behi bazereitzola

bere zezena ondoti.

 

Jaon kuntiak berhala,

traidore batez bezala:

"Bereteretch, aigü borthala

ütüliren hiz berhala."

 

Ama, indazüt athorra,

mentüraz, sekülakua!

Bizi denak orhit dü

Bazko biharamena.

 

– "Bereterretch, aigü borthala"

– "Ama, indazüt athorra."

– Büztanobi gaztia,

ene anaie maitia."

– "Arreba, ago ichilik, ez, othoi, egin nigarrik."

 

Marisantzen lasterra

Bostmendietan behera!

Lakharri Büztanobian sarthü

da bi belhaiñak herresia.

 

– "Hik bahiena semerik

Bereteretchez besterik?

Ezpeldoi altian dün hilik;

abil, eraikan bizirik!"

 

Ezpeldoiko jentiak,

ala sentimendü gabiak,

hila haiñ hüllan ükhen eta,

deüsere etzakienak!

Anuncios
Esta entrada fue publicada en Literatura, poemas.. Guarda el enlace permanente.

Responder

Por favor, inicia sesión con uno de estos métodos para publicar tu comentario:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s